Skip to main content

Eusko Legebiltzarrak onartu egin du Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eguneratzen duen legea

Ekonomia

EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek aldeko botoa eman dute; kontrako botoa eman dute PPk eta Voxek, eta “abstentzio kritikoa” hautatu dute EH Bilduko legebiltzarkideek.

EAJ aurreko legealdian aldatzen saiatu zen, baina gehiengorik ez zutenez lortu Eusko Legebiltzarrean, atzera bota behar izan zuten. DBSE berritua apirilean jarriko da indarrean. Gaur egun prestazioa 727 eurokoa da, datorren urtean ezin izango da 803 eurotik beherakoa izan.

Aldaketa nagusia da adina 23 urtetik 18ra igaroko dela, eta nahikoa izango da Lanbiden urtebetez izena emanda egotea. Dirulaguntza kobratzeko hiru urteko errolda beharrezkoa izango da aurrerantzean ere, nahiz eta baldintzak malguagoak izango diren kolektibo zaurgarrienentzat.