Skip to main content

Frantziako Asanbleako presidenteak ez du erretreta 62 urtera itzultzeko LIOT taldearen eskaera onartuko

Ekonomia

Frantziako Konstituzioaren 40. artikulua argudiatu du Braun-Pivetek bere erabakia justifikatzeko. Artikulu horrek eskumena ematen dio presidenteari lege proposamen bat ez eztabaidatzeko. Proposamenak gastuak sortuko dituela argudiatu du.

Braun-Piveten jokabide “antidemokratikoa” gogor salatu dute azken egunotan oposizioko kideek. “Aurrekari arriskutsua da, demokraziaren beste ukazio bat”, salatu du LIOTek. Sindikatuek emandako datuen arabera, Baionan 6.000 herritarrek hartu zituzten kaleak asteartean eta adierazi dute borrokan jarraituko dutela.