Skip to main content

Frantziako Gobernuak erretiroa hartzeko adina 64 urtera atzeratzea proposatu du 2030erako

Ekonomia

Beraz, Ipar Euskal Herriko langileek 64 urtera arte itxaron beharko dute erretiroa hartu ahal izateko.

Erretiro osoa hartzeko behar den kotizazio-denbora areagotuko da ere, gutxienez 43 urtez kotizatu izana eskatuko da. Hala ere, erretiratzeko gehieneko adinak 67 urtekoa izaten jarraituko du, gutxieneko kotizazio-urteak ez dituztenek adin horri itxaron beharko diote.

Gutxieneko pentsioa hilean ia 1200 euro garbira igotzea ere proposatu du gobernuak. Erretiratzeko adina irailaren 1etik hiru hilabete igoko da, eta urtero antzeko igoerak izango dira, 2024an 64 urtera iritsi arte.

Era berean, erreforma horretan 58 eta 62 urte bitartean erretiro aurreratua hartzeko eskubidea izango dute 20 urte bete baino lehen formalki lanean hasi direnek.