Skip to main content

Gipuzkoako ehungintzaren sektoreak hitzarmen berria adostu du

Ekonomia

ELA sindikatua asteazken honetan bildu da patronalarekin, hemeretzi greba egun ondoren, eta proposamena langileen artean bozkatu ondoren, hitzarmena sinatu dute bi aldeek.

Akordioak 2010etik 2025erako indarraldia izango du. Hitzarmena, besteak beste, soldata taulak %14,1 eguneratzea dakar. Gainera, 2022tik 2025era bitarteko soldata igoerek urte horietan guztietan erosahalmenari eustea bermatuko dute.