Skip to main content

Gogor oldartu zaie polizia pentsioen erreformaren aurkako manifestariei Baionan

Ekonomia

Gogor oldartu da polizia pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioetan Baionan. Negar gasa erabili du eta manifestarien kontra kargatu du. Milaka pertsona bildu dira manifestazioan, FSU sindikatuaren arabera, 24.000 pertsona batu dira, Poliziaren aburuz, berriz, 9.500. Goizean goizetik hasi dira protestak, grebalariek Baionako autobus geltokia blokeatu dute. Egunero antolatu dituzte protestak eta blokeatze ekintza gehiago egingo dituzte.

Frantzian. 300 manifestazio baino gehiago deitu dituzte,