Skip to main content

Greba egun gehiago deitu dituzte Bizkaiko zahar etxeetan, LABek asteazkenetik aurrera eta ELAk 17tik 23ra bitartean

Ekonomia

Abenduaren 14,15 eta 16an greba egitera deitu ditu LABek Bizkaiko zahar etxeetako langileak, itunpeko langileak sektore publikokoekin parekatzea eta ratio duinak eskatzeko. Hiru egunotan zehar, langileek itxialdi bat egingo dute Bilboko Atxuri auzoan, Enkarnazio elizan.

ELAk, berriz, zazpi greba egun deitu ditu, larunbatetik datorren ostiralera. Egoitza publikoetako langileen baldintza berdinak eskatuko dituzte; besteak beste, behargin kopurua bikoiztea eta soldatak parekatzea. Egun guztietan, mobilizazioak egingo dituzte.