Skip to main content

Implikako langileen greba mugagabearen seigarren egunean, grebalariek EREa kentzea eskatu dute Bilbon

Ekonomia

Pasa den astean enpresak kaleratze kolektiboaren dokumentazioa aurkeztu zuen. Bertan, Bilboko zentroetako 156 langileetako 100 kaleratu nahi dituela iragarri zuen. Martxoaren 16an hasi ziren espediente negoziatzen, eta egun berean jo zuten langileek greba mugagabera. Asteazken honetan mobilizazioa egin dute Bilboko kaleetan, MasterD enpresaren bulegoetatik abiatuta. Hortik Implikak Elkano kalean dituen bulegoetaraino egin du bidea mobilizazioak. Martxoaren 27an izango da EEaren negoziazioaren bigarren bilera.