Skip to main content

Inflazioak goian jarraitu du azaroan Hego Euskal Herrian

Ekonomia

Inflazioak goian jarraitu du azaroan Hego Euskal Herrian, %5,2an, batik bat argindarraren, elikagaien eta erregaien prezioen gorakadaren ondorioz, mende honetako kopururik handiena da.
Energia garestitu izanaren ondorioz, gainera, ari dira orain handitzen beste zerbitzu eta produktu batzuen salneurriak.
Alabaina, Laboral Kutxaren negozio ikerketa taldea baikorra da 2022ra begira, prezioen gorakada eragiten ari diren faktore asko urte hasieran normalduko direlakoan baitago.