Skip to main content

Jaurlaritza ados agertu da langile publikoen lansaria % 2,5 igotzeko proposamenarekin

Ekonomia

Sindikatuek jakinarazi dute langile publikoen lansaria %2,5 igo nahi du Espainiako Gobernuak datorren urtean. Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak proposatu du 2023an lansariak %2,5 igotzea, eta 2024an, %2. Horrez gain, lanaldia asteko 35 orduetara murriztea aurreikusten dute.

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun sailburuak iragarri du «Madrilen agindua» beteko duela, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, %3ko igoerarekin ari dela prestatzen aurrekontuak.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 160.000 langile publiko ingururi eragingo die neurriak.