Skip to main content

Kaleratzeak izan dituzte Kybse, Berrimetal eta ITP Aero Casting enpresetan

Ekonomia

Urtea hasi berritan, lan gatazkek gurean diraute. Bart Kybse balaztak ekoizten dituen Japoniako enpresak jakinarazi zuen enplegua erregulatzeko espediente bat aurkeztuko duela eta Nafarroako Ororbiako lantegitik 103 langile kaleratzeko asmoa duela. Bestalde, Berrimetal enpresako zuzendaritzak adierazi du itxi egingo duela Ermuko fabrika, eta bere 27 langileak kaleratuko ditu. Ildo berean, ITP Aero Casting enpresak, 90 kaleratze abian jarri ditu Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan.