Skip to main content

Kamioiei jarritako bidesariaren aurkako agerraldi bateratua egin dute garraiolariek

Ekonomia

Urtarrilaren 1ean aktibatuko dituzte N-240 eta BI-625 errepideetako kamioientzako kobratze arkuak. Bizkaiko garraio sektoreak bat eginda salatu du erabakia. Asotravak, Asetrabi patronalak, Hiru sindikatuak eta Transportbilbao Bilboko portuko garraiolarien elkarteak agerraldi bateratu egin dute.

Salatu dute, batetik, egitasmoaren helburu nagusia diru bilketa dela, eta neurri baztertzailea dela. Elkarteen ustez, %7 eta %10 artean garestitu dezake kamioilarien gastua, 700 eta 1.000 euro inguru hilabetean.

Bizkaiko Aldundiak argudiatu du, besteak beste, errepide horien mantenua ordaintzeko jarri dituela bidesariak.