Skip to main content

Konpainia elektriko handiak ez dira azaldu energia berriztagarrien enkantera

Ekonomia

Argindarraren prezioa merkatzeko dekretua dela eta, beste urrats bat eman dute konpainia elektriko handiek Pedro Sanchezen gobernuarekin duten ezbaian. Izan ere, bart, Iberdrola, Endesa eta Acciona ez dira azaldu Trantsizio Ekologikorako Ministerioak antolatzen duen energia berriztagarrien enkantera. Naturgyk, aldiz, joatea erabaki du, eta 221 megawatteko adjudikazioa lortu du.
Horrez gain, atzo arratsaldean, Iberdrolak iragarri zuen 7.000 milioi inbertituko dituela Erresuma Batuan parke eoliko bat eraikitzeko.