Skip to main content

Kotazioak igotzea adostu dituzte Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek

Ekonomia

Pentsioen erreformaren bigarren zatia adostu dute bart Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Hamar urtez kotizazioak igoko dituzte pentsioen erreserba funtsa betetzeko. Hala, Belaunaldien arteko Ekitate Tresnarekin 2023erako 50.000 milioi euro biltzea espero dute. CEOE eta Cepyme patronalek, aldiz, aurka egin dute. Gainera, Hego Euskal Herriko pentsiodunen iritziz, tresna berriak neurri murriztaileak ekarriko ditu. Horrez gain, LAB eta ELA sindikatuak ere kontra agertu dira, uste baitute hitzartutakoa motz gelditzen dela, eta ez dela bermatzen murrizketak ez egitea.