Skip to main content

LAB sindikatuak ezinbestekotzat jo du gutxieneko soldata 1.400 eurora igotzea

Ekonomia

Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak neurriak eskatu dizkie erakundeei inflazioaren gorakadak eragindako pobretzeari aurre egiteko. Aurreratu duenez, lehen seihilekoan gutxienez 30 sektoretan egongo dira gatazkak, eta ikusi beharko da zenbat iritsiko diren grebara.

Bizitzaren garestitzeari aurre egin ahal izateko soldata guztiak gutxienez KPIaren arabera eguneratu beharko liratekeela aldarrikatu du. Gogoratu du, elikagaiak, energia eta etxebizitzaren inguruko gastuak iazko abenduko KPIaren zifrak adierazitakoa (%6,8) baino askoz gehiago garestitu direla.