Skip to main content

Langile bat hil da Igantziko harrobian

Ekonomia

Berriozarko 54 urteko langile bat hil da gaur Igantzin izandako lan istripu batean. EITBk jakinarazi duenez, istripua 13:00ak aldera gertatu da, eta materiala deskargatzen ari zirela kamioi bat iraultzean hil da langilea.

Aste honetan bere lanpostuan hil den bigarren behargina da. Astelehenean 38 urteko langilea hil zen Zanbranan, baso lanetan ari zela. Zuhaitz batek azpian harrapatu zuen eta osasun langileak iritsi zirenerako hilda zegoen. Arabako Foru Aldundiarentzat ari zen lanean azpikontratatuta eta erakunde horri ardurak eskatu dizkiote ELA eta LAB sindikatuek.

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuako idazkari nagusiak Hamaika Telebistan egindako elkarrizketan salatu du heriotza horiek "indarkeria patronala" direla "ekidin daitezkeen heriotzak direlako", eta instituzioei zein patronalari neurriak hartzeko eskatu diete.