Skip to main content

Lau eguneko kanpaldia antolatu dute Alconzako grebalariek euren lanpostuen defentsan

Ekonomia

Ekainaren 20an kanpaldia abiatu zuten Alconzako fabrikako grebalariek Berangoko udaletxearen atarian, eta bertan egongo dira bihar arte. 115 egun daramatzate greba mugagabean Irizar Taldeak erregulazio-espedientea ezarri zuen, hori dela eta 25 behargin kaleratu zituen zuzendaritzak. Bada, erabakia auzitegira eraman zuen langile-batzordeak, ekainaren 28an izango da epaiketa.