Skip to main content

Mercedes enpresak ekoizpena geldituko du abenduaren 15etik 22ra arte

Ekonomia

Enpresa multinazionalak Gasteizen duen lantegiaren ekoizpena sei egunez etengo du. Hilaren 15, 16, 19, 20, 21 eta 22an ez dute lanik egingo muntaia gordin, pintura eta muntaia alorretan. Sindikatuen esanetan, furgoneta kopuru handia dute pilatuta eta horiek itsaso bidez garraiatzeko zailtasunak daude.