Skip to main content

Mercedesen aurreakordioarekin ere, aste honetako grebei eutsi diete ELA, LAB eta ESK-k

Ekonomia

Mercedeseko enpresa batzordearen gehiengoak lan hitzarmenaren aurre-akordioa adostu du zuzendaritzarekin. UGT, CCOO, Ekintza eta PIM sindikatuek enpresarekin akordioa hitzartu zuen. Bien bitartean, ELA, LAB eta ESK-k gaurko grebari eutsi diote, aurreakordio ez dela nahikoa iritzita. Gaurkoaz gain gainera, ostegunerako eta ostiraleko deituriko lanuzteei eutsi diete. Egoera horrela, Mikel Diaz de Alda Mercedeseko LABeko ordezkariak Hamaikari azaldu dionez, Gazteizko fabrikaren ekoizpena gelditu dute ere gaurkoan, eta lan itunean aurre akordioa izan arren, langileen %95ak greba egin duela nabarmendu du LABeko ordezkariak.