Skip to main content

Milaka lagun kalera atera ziren larunbatean pentsioen erreforma geldiarazteko

Ekonomia

Pentsioen legearen erreformaren kontrako mezuak ozen aldarrikatu ziren larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Mobilizazio jendetsuak izan ziren. Hego Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduak jakitera eman duenez, 12.000 lagun baino gehiagok kaleak bete zituzten pentsio publiko eta duinen alde.