Skip to main content

Mitxel Lakuntza (ELA): “Pandemia batean egongo ez balitz bezala kudeatu ditu aurrekontuak Jaurlaritzak”

Ekonomia

2021eko aurrekontuen inguruan oposizioarekin eginiko bilera sorta amaitu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak. Talde politikoek datorren astelehenera arteko epea izango dute osoko zuzenketak aurkezteko. Jaurlaritzak, bere aldetik, aurrekontuak azken urteetako oparoenak bezala aurkeztu ditu, Mitxel Lakuntzaren iritziz, pandemia batean egongo ez balitz bezala kudeatu ditu aurrekontuak Jaurlaritzak.