Skip to main content

Munduko Bankuaren bilera egiten ari dira egunotan Barakaldoko BECen

Ekonomia

Nazioarteko hainbat erakunde pribatu eta publiko elkartu dira bertan klima larrialdiaren inguruan eztabaidatzeko. Karbono emisioen %23 bakarrik daudela zergapetuta azaldu dute lehen egunean.

Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosoziala plataformak protestak deitu dituzte. Lapurretak, txirotze prozesuak eta klima larrialdiaren eragileak finantzatu dituela salatzen dute. Bankuak bere jarduna “berdez tindatzeko” antolaturiko konferentzia bat dela diote.