Skip to main content

Pentsio erreformak gutxieneko pentsioa handituko du progresiboki

Ekonomia

Pentsioei buruzko lehen ituna itxi eta bi urtera, Sanchezen Gobernuak Bruselarekin hitzemandako mugarriak betetzea lortu du, funtsak ordaintzeko. Akordioa lortu dute Madrilgo Gobernuak eta UGT eta CCOO sindikatuek. Atzo sinatu zuten pentsio erreforma patronalen babesik gabe, eta gaur onartu da ez ohiko ministroen kontseiluan lege dekretu bidez. Pentsio erreformak hiru neurri berri ditu. Besteak beste, gutxieneko pentsioak handituko dituzte progresiboki, baita kotizazio gabeko pentsioak ere.