Skip to main content

Pentsio erreformaren kontrako protestak hauspotzen doaz, eta Macron ospea galtzen ari da

Ekonomia

Tentsioak maila altuetan jarraitzen du Ipar Euskal Herrian. Pentsio erreformaren kontrako hamargarren protesta egunera deitu dute sindikatuek gaurko. Azken egunetan manifestazioak hauspotu dira, eta giroa baretu nahian, Emmanuel Macron presidenteak alderdi politikoekin eta sindikatuekin biltzea eskatu dio Elisabeth Borne lehen ministroari.