Skip to main content

Pentsio erreformaren protestek jarraituko dute urtarrilaren 31n

Ekonomia

Aurreikuspenak bete dira. Manifestazio jendetsua egin dute Baionan, pentsio erreforma injustua erretitzea exijitzeko. Frantzia osoan bi milioi lagun kalera atera dira Emmanuel Macron presidentearen gobernuak aurrera eraman nahi duen pentsioen erreformaren aurka egiteko, CGT sindikatuak emandako datuen arabera. Poliziak, berriz, kopurua bat koma hamabi milioira murriztu du. Protestek jarraituko dute, eta hilaren 31an berriro mobilizazioa jendetsuak egitea espero dute.