Skip to main content

Pentsiodunek gutxieneko pentsioetan 1080 eurorainoko osagarria ezartzea eskatu dute Gasteizen

Ekonomia

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduko kideek protesta egin dute Gasteizen. Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako 1.200 pentsiodunek baino gehiagok manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan zehar. Bada, pentsiodunek 1080 eurorainoko osagarria ezartzea eskatu diete Gasteizko Legebiltzarreko talde politikoei.