Skip to main content

Pentsioek %8,5 egingo dute gora 2023an, Hego Euskal Herrian

Ekonomia

Pentsioek gorakada handia izango dute datorren urtean. Zehazki, %8,5 handituko dira urtarrilaren 1ean Hego Euskal Herrian, hori izan baita azken hamabi hilabeteetako batez besteko inflazioa. Batez besteko pentsioa 115 euro handituko da.

Behin-behineko kopuruak dira, izan ere, azaroko KPIaren behin betiko datuak abenduaren 14an kaleratuko ditu INEk, eta orduan berretsiko edo zuzenduko du gaur aurreratutakoa. Hori bai, KPIaren behin betiko datuetan aldaketa oso txikiak izaten dira, hamarren bat gehienez jota.

Gizarte Segurantzaren kalkuluaren arabera, pentsioek hamarren bat gora egiteak 150 milioi euroko kostua du; hortaz, % 8,5 igotzeak ekarriko du, gutxi gorabehera, 12.750 milioi euroko kostua.