Skip to main content

Pentsioen erreforman zuzenketa bat egitea adostu dute Espainiako Gobernuak, EH Bilduk eta ERCk

Ekonomia

Gizarte Segurantzak ordaindutako gastuak ikuskatzea adostu dute Espainiako Gobernuak, EH Bilduk eta ERCk. Hau da, 1967tik Gizarte Segurantzak izandako diru sarrerak eta gastuak ikuskatzea. Horrez gain, lau alderdiak ere ados jarri dira urtebeteren buruan pentsio minimoaren zenbatekoa eguneratzea eta haren eboluzioa gutxiengo soldatari lotzea.

Pentsioen erreforma aurrera doa, eta atzoko saioan, aldeko botoa eman zuten PSOEk, Unidas Podemosek, ERCk, EAJk eta Compromisek, eta aurkakoa, aldiz, PPk, Voxek, Ciudadanosek eta CUPek; EH bildu abstenitu egin zen.