Skip to main content

Sidenorrek gutxienez hogei egunez geldituko du ekoizpena argindarraren prezio gorakadagatik

Ekonomia

Sidenorrek jakinarazi du, argindarraren prezioaren gorakada dela eta, gutxienez hogei egunez geldituko duela ekoizpena Basauriko lantegian abenduaren 31ra arte. Hau da, lan egunen % 30etan itxita izango da. Hala, Eusko Jaurlaritzak kezkaturik begiratzen dio energiaren garestitzeari, industrian hasi delako eragin zuzena izaten. Horregatik, urgentziazko bilera bat egingo du energia kostuek kalte handien egin dieten sektoreekin.