Skip to main content

Siemens Energyren eskaintzaren inguruan informazio eza salatu dute sindikatuek

Ekonomia

Siemens Gamesa Renewable Energyren akzio guztiak bereganatzeko eskaintza publikoa egin du Siemens Energyk. Christian Bruch konpainia alemaniarraren kontseilari ordezkariak adierazi duenez, "alde guztiei egingo die mesede" bat-egiteak.
Egoitzak lekuz aldatzeko asmorik, oraingoz, "agendan ez" badute ere, Bruchek aitortu du "negozioarentzat egitura eraginkor bat eratzea" beharrezkoa dela.
Horrez gain, ziurtatu duenez, Siemens Gamesak Euskal Herrian martxan dituen operazio guztiei eustea da euren asmoa, eta Espainiak "Siemens Energyren baitan ezinbesteko eginkizuna" izaten jarraituko duela zehaztu du.

Sindikatuek Siemens Energyren eskaintzaren inguruan "informaziorik ez" dutela salatu dute eta Siemens Gamesako arduradunekin lehenbailehen biltzea eskatu dute langileek, erosketaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Lanpostu guztiak mantentzea exijitu dute.