Skip to main content

Zamakona ontziolak bigarren ontzi bat eraikiko du Intership Norvegiako armadorearentzat

Ekonomia

Zamakona ontziolak eskari-zorroa handitu du Intership Norvegiako armadorearentzat bigarren ontzi bat enkargatuta. Pymar ontziolen elkarteak jakitera eman duenez, 2022ko azken hiruhilekoan amaitzea aurreikusten dute. Zamakonak Intershiperentzat eraikiko duen bigarren ontzia izango da eta 76,6 metroko luzera eta 17 metroko zabalera izango ditu. Arrain bizia garraiatzeko erabaliko da eta 2.500 metro kubikoko edukiera izango du.