Image

Gizartea

All Stories

Etxegabe bati erredurak egiteagatik eta haren txabolari su emateagatik pertsona bat atxilotu dute

Hilketa saiakera egotzita atxilotu dute ustezko erasotzailea. Erasoa igande gauean gertatu zen, Bilboko Uribarri auzotik gertu. Erasotzaileak txabola gasolinaz busti zuen, su emateko asmoz edo. Txabola horretan bizi zen etxegabea lo zegoen momentu horretan, baina zaratak esnatu zuen, eta garaiz irtetea lortu zuen. Dei baten bidez, gertatutakoaren berri jaso zuten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak. Larrialdi zerbitzuek ospitalera eraman eta bertan artatu zuten, biktimak beso batean bigarren graduko erredurak zituen. Ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Astelehenean, epailearen aurrera eraman zuten, hilketa saiakera egotzita.

Bilboko portutik abiatuko dira Ukrainiara Espainiako Gobernuaren tankeak

Bilboko portutik abiatuko dira Ukrainiara Espainiako Gobernuaren tankeak. Astelehenean bildatzekoak ziren, baina arazo logistiko batengatik, arratsaldeko 17etan aterako dira Ukrainarako bidean. 20 tanke guztira, soldatuak garraitzako erabiltzen dira M113 tanke horiek. Eta bakoitzean hamahiru lagun sar daiteke. ‘Gerrari ez’ plataformak Madrilgo Gobernuari exigitu dio ahaleginak egin ditzala berehalako su-etena lortzeko. Era berean, Errusiaren erasoa eta NATOren politika espantsionista gaitzetzi dute.

Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzak Zabalganarako tranbiaren ibilbidearen proposamena onartu du

Adriano VI.a, Bustinzuri, Teodoro Dublang Margolaria, Balentin Berriotxoa, Mediterraneoaren ibilbidea eta Gustavo Dore kaleak zeharkatuko ditu tranbiak. Hasiera batean, Jaurlaritzak proposatzen zuen Lovaina plazan hastea ibilbidea eta horrek udaletxearen desadostasuna eragin zuen. Akordio batera heldu dira bi erakundeak eta, aurreikuspenen arabera, 2024an hasiko dira obrak.

Zenbait auzokide eta elkarte Arana klinika proiektuaren aurka azaldu dira

Astelehen honetan bilera antolatu du Madrilgo Gobernuak Arana auzoan errefuxiatuentzako zentroaren xehetasunak azaltzeko. Bilerara hainbat auzoko eta Gasteizko lagun bertaratu dira azalpenak entzutera; batzuek adierazi dutenez, beste aukera hobeak daude klinikarako. Horren harira, Babestu eta Zazpigarren Alaba elkarteek alzheimer duten pertsonentzako zentroa egitea eskatu dute.

ELAk salatu du Zumarragako eta Azpeitiko haurren osasun mentaleko zerbitzurik gabe daudela

“Osakidetzaren desegitearen, langileen prekarietatearen eta herritarrek pairatzen dituzten ondorioen beste adibide bat” dela salatu du ELA sindikatuak.

Sindikatuaren arabera, irailaren 30era arte, eskualdean haur psikologiko bat zegoen. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzak, profesionalen faltan, hilean 8 egunez bakarrik joaten den haur-psikiatra batekin zerbitzua betetzea erabaki zuen. Baina “urtarrilaren 31n kontratu hori amaitu zen”.

Sindikatuak berretsi du “profesionalen gabezia loturik dagoela lan baldintzei”. Egoera horren aurrean, herritarrak “gero eta gehiago” osasun pribatura jotzen ari direla ohartarazi du.

Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzako zentroa lehiaketa publikora atera du

Aldizkari ofizialean argitaratu zen proiektua Arana Klinika egoitzan errefuxiatuei harrera zentroa eraikitzeko obra. Aurrerapauso horrekin, proiektua diseinatuko da eta eraikina birgaitzeko lanak has ditzakete. Albistea ailegatu da PSE-E eta EAJ alderdien arteko ika-mika amaitu ostean; hala ere, jeltzaleek kritikatu dute Gobernuak lantalde bat sortzearen eskaera uko izana.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image