Ekainaren 13an abiatu zuten ibilaldia Alderdi Ederretik. Donostia, Lasarte-Oria, Usurbil, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Zestoa zeharkatu dituzte lehenengo egunean. Azpeitia, Ondarroara, eta, Zornotza eta Plentziatik igaroko den ibilbidearen ondoren, ekainaren 17an iritsiko da Bilbora. Gasteizera hilaren 19an iritsiko da eta Iruñera 21ean. Handik Berara eta Baionara egingo dute, ekainaren 23an. Irundik igarota, ekainaren 25ean Donostiara itzuliko dira. Eguerdian manifestazioa egingo dute bertatik.
