
Gizartea
All Stories
Kalean bizi direnentzat oinarrizko eskubideak berma dezatela eskatu dute. Pertsona arrazializatuen eta migratuen kolektiboek eta harrera sareek egin dute deialdia; besteak beste, Ongi Etorri Errefuxiatuak, SOS Arrazakeria, Mbolo Moye Dole, Donostiako Kaleko Afari Solidarioak, Basoa eta Agharas taldeak batu dira.
Elkarteok salatu dutenez, 500 pertsona baino gehiago daude etxerik gabe eta erroldatzeko arazoekin.
Seaskako irakasleek Brebet azterketa zuzentzeari uko eginen diote beste urte batez, hau da, desobedientziara joko dute aurten ere. Izan ere, Seaskako irakasleek adierazi dutenez, ikasleenganako elkartasunez erabaki dute zuzenketetara ez joatea. Horrez gain, hurrengo asteetan antolatuko diren ekintzetan parte hartzera deitu dute. Bertan izan da, gainera, Ekhi Erremundegi Berriako kazetaria.
Izan Bidea Dinamikaren baitan uda partean antolatu dituzten jarduerak aurkeztu ditu Sarek, Gasteizen. Batetik, bosgarren bizikleta martxa izango da uztailaren 22, 23 eta 24an. Ondoren, eta urriaren 8ko Donostiko elkarretaratzeari begira, mobilizazioak deitu dituzte Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostian.
Etxegabetzeek % 6,18 egin dute gora Hego Euskal Herrian. Aurtengo lehen hiruhilekoan 292 etxegabetze izan dira, joan den urteko garai beran baino % 6,18 gehiago.
- Jaurlaritzak Zaldibarko luiziak eragindako 28 milioiko gastua itzultzeko eskatu dio Verterri
- Euskal erakundeek bat egin dute Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin
- Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzailea: 'Ezinbestekoa da kalitatezko irakaskuntza publikoa'
- Aita Mari erreskate ontzia Mediterraneo erdialdera bidean da
- Porrotx: 'Leku guztietan behar ditugu kabiak eta txokoak euskaraz egin dezagun'
- Giro bikaina eta eguraldi ezinhobea Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzeko