Gizartea

All Stories

Euskararen benetako normalizazio eta berdintasuna lortu artean erdian ereiten dihardute Tafallan

Urriaren 16ra begira jarrita dago Tafallako Garces de los Fayos ikastola, orduan ospatuko baitute Nafarroako ikastolen aldeko Nafarroa Oinez jaia. Bitartean, ordea, ez daude geldirik, eta kalean dute dagoeneko abestia eta bideoklipa. ‘Erdian erein’ izena ipini diote kantuari.
Hori soilik ez, orain hamar urte baino gehiago auzolanaz landatu zen Tafallan Oinez Basoa, festaren ingurumen inpaktua lausotzeko, eta horretan ere lanean dabiltza buru-belarri. Gainera, orain gutxi iragandako sanferminetan hamaika ekintza burutu dituzte Oinez Txokoan.

Sexu askatasunaren Legea onartu da, hauek dira gakoak

Sexu askatasunaren Legea, “soilik bai da bai” Legea bezala ezaguna onartu du gaur Madrilgo Senatuak. Sexu indarkeriaren biktimei arreta emateko lege integrala da. Aldaketa nabarmenak ekarriko ditu sexu indarkeriaren prebentziorako, baina batez ere sexu askatasunaren aurkako delituak epaitzerako orduan. Sexu abusuaren kontzeptua Zigor Kodetik ezabatu da. Arauaren muinean baimena egongo da. Horrela, Lege berriak sexu erasotzat hartuko ditu sumisio kimikoko kasuak edo biktimak onespen argirik eman ez dituen kasuak.

40 gradutik gora Euskal Herri osoan

Beroak ez du atsedenik ematen, gaur 40 gradu inguru espero dira Euskal Herrian osoan. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldea alerta gorrian daude. Nafarroa barrualdean eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja dago. Baso-sute arriskuagatik, Araban eta Nafarroako Erriberan alerta gorria ezarri dute. Gaur arratsaldean kostaldetik ipar-mendebaleko haizea sartuko da eta giroa freskatzea espero da. Bitartean, hidratatuta mantentzea eta leku freskoetan egotea da gomendagarria.

Baso-sute arriskua oso altua izango da, bero boladaren eta hego haizearen eraginez

Bero-bolada eta hego haizea dela eta baso-sute arriskua oso altua da. Ia Araba osoa eta Nafarroa alarma gorria dago ezarrita, eta Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean alerta laranja dute indarrean.

Alerta laranjan murrizketak eta debekuak landa-lurzoruan edo lurzoru urbanizaezinean aplikatuko dira 13:00etatik 21:00ak arte. Alarma gorriko egoeran, murriztapen guztiak 24 orduz ezarriko dira.

Alerta ezarrita dagoen eremuetan debekatuta dago sua erabiltzea edo sua eragin dezaketen jarduerak egitea.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image