Gizartea

All Stories

Kirol eta kultura arloko aurpegi ezagunek bat egin dute suteen ondorioei aurre egiteko Errigoraren kanpainarekin

Euskal Herriko kultura eta kirol arloko pertsona ezagunek bat egin dute Nafarroako suteek eragindako kalteei aurre egiteko Errigoraren 'Lurra, sua, ura, herria' kanpainarekin. Herritarrei zein era guztietako talde, elkarte eta enpresei ere dei egin diete diru bilketan haien alea jar dezaten.

Euskotreneko bonuek %50eko deskontua izango dute irailetik abendura

Energia krisiaren erdian, erregaiek goruntz egiten jarraitzen duten unean iritsi da zenbaiten aurpegiak poztu dituen albistea. Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskotreneko bonuek %50erainoko deskontuak izango dituzte datorren irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. Mugi, Barik eta BAT txartelak dituzten erabiltzaileei aplikatuko zaie hobaria.

Udalaren oztopoen gainetik loratu dira Herri Sanferminak Iruñeko Alde Zaharrean

Udalaren oztopoen gainetik loratu dira Herri Sanferminak. Mani-kalejira eta bazkaria egin dute uztailaren 11n. Bazkaltzeko 250 pertsona batu direla azaldu digu Paula Garcia Herri Sanferminak plataformako kideak. Hasieratik oso harrera ona izan dute, eta animo hitzak izan dituzte nagusi, "kalean jarraitzen dugu eta kaleak hartzen jarraituko dugu" adierazi dute.

Aurten ere, gogoan hartu dute German Rodriguez eta 1978ko Sanferminetan gertatutakoa

Aurten ere, 1978ko Sanferminetan Espainiako Poliziaren erasoa gogoan izan dute Iruñeko Peñek eta SanFermin78 Gogoan ekimenak. Herria krabelin gorriz josirik, egia, justizia eta erreparazioaren eskakizun aldarriak izan dira nagusi.

1978ko sanferminetan Espainiako poliziak German Rodriguez hil zuen. Poliziak 150 zauritu baino gehiago utzi zituen egun hartan, 11 balaz eta heriotza 1, Germanena. 23 urte zituen orduan Germanek.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image