Gizartea

All Stories

Ekhiñe Aizkorbe: 'Mapetan ikusten duguna baino periferia handiagoa du euskarak'

Irati Egibarrek, Irene Zalduak eta Ekhiñe Aizkorbek sortu dute ‘Periferiaren Mugak’ dokumentala eta ikerketa lana. Euskararen errealitate desberdinetan sakontzea izan dute helburu. Gaur bertan, Hamaika Telebistan dokumentala estreinatuko dugu gaueko hamarretan. Aizkorbek aurrerapen bat egin digu.

Lur Albizu: 'Beldur eta kezka handiarekin gaude, sute guztiak itzaltzea da orain lehentasuna'

Bi egunez Nafarroan suaren kontra lanean aritu ondoren hainbat sutek kontrolik gabe jarraitzen dute oraindik. Beroak eta hegoaldeko haize zakarrak Nafarroako suteak itzaltzea zailduko dute gainera. Baina etenik gabe ari dira suhiltzaileak, basozainak eta larrialdi zerbitzuetako kideak sua itzaltzeko lanetan. Dagoeneko 13 herri hustu dituzte, eta kalte materialak handiak izaten ari dira egunotan. Lur Albizu Artazuko bizilagunak eman digu gaur goizean egoeraren berri.

Nafarroako suhiltzailea: 'Herritarrak salbatzea da gure lehentasuna'

Suteak hondamendi larriak eragiten ari dira Nafarroan. Hainbat tokitan kontrol gabe daude, lehentasuna herritarrak salbatzea dela azaldu du Iñaki Itoiz suhiltzaileak. Bestalde, Nafarroan piztuta dauden bost suteetatik hiru "egonkortze eta zaintza fasean" daudela esan du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak.

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako euskarazko azterketen zuzenketa

Euskal Elkargoak bere gain hartuko du euskarazko azterketen zuzenketa bermatzeko ardura. Ipar Euskal Herriko instituzioak uztailaren 5ean brebetako euskarazko azterketen kopiak zuzentzeko egoitza publiko bat ezarriko du Seaskaren esku.

Parisen erantzunik jaso gabe, bukatutzat eman dute Baionako Ikuskaritzaren okupazioa. 'Azterketak euskaraz!' oihu artean, txaloka eman diote amaiera lau egun iraun dituen protestari.

Frantziako Poliziaren bortizkeriarekin abiatu zen Seaskaren ekintza, joan den asteazkenean.

Suteak Nafarroan, Galipentzu eta Olleta dira kezka iturri nagusiak

Suteek azken urteotako hondamendirik handiena eragiten ari dira Nafarroan. Zenbait foku aktibo daude oraindik. Gutxienez 24 herri hustu dituzte, milaka hektarea erre dira eta kalte materialak handiak izaten ari dira. Guztira, ia mila herritar atera dituzte beren herrietatik.

Sua itzaltzeko bitartekoak gainezka daude, hainbat tokitatik hurbildu dira Nafarroara laguntzera. Une honetan, Galipentzu eta Olleta dira kezka iturri nagusiak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image