Gizartea

All Stories

Elkarretaratzea egin dute Atxurin azken eraso matxista salatzeko

Talde feministek deituta, ‘Erasoen aurrean, autodefentsa feminista’ lelopean, elkarretaratzea egin dute Atxurin azken eraso matxista salatzeko. Bilboko Alde Zaharreko talde feministak (Kalamiak) eta Emakume Migratu Feministak-Soziosanitarioak kolektiboak deitu zuten protesta, azken egunetan ezagutu diren gertakarien harira.

Erasoa apirilaren 30ean izan bazen ere, asteartean atxilotu eta espetxeratu zuten 36 urteko gizon bat, bikotekidearen aurkako homizidio saiakera egotzita,. Ertzaintzaren arabera, gizonak su eman zion bikotekidea eta emakumearen alaba bizi ziren lokalari. Emakumea izan zen suak gehien kaltetu zuena. Bilboko Udalak atzo jakinarazi zuen herri akusazio gisa aurkeztuko duela bere burua.

Euskal Herrian harrera duina aldarrikatzeko hainbat pertsonek kalean pasa dute gaua

Euskal Herria Harrera Herria dela aldarrikatuz, gau osoko kontzentrazioak egin dituzte Euskal Herriko zazpi hiritan. Hala, "diskriminaziorik ez izateko eta harrera duina izateko eskubidea" aldarrikatzeko kalean igaro dute gaua. Mobilizazioak egin dituzte Bilbon, Barakaldon, Arteagan (Bizkaia), Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.

Kalean bizi direnentzat oinarrizko eskubideak berma dezatela eskatu dute. Pertsona arrazializatuen eta migratuen kolektiboek eta harrera sareek egin dute deialdia; besteak beste, Ongi Etorri Errefuxiatuak, SOS Arrazakeria, Mbolo Moye Dole, Donostiako Kaleko Afari Solidarioak, Basoa eta Agharas taldeak batu dira.

Elkarteok salatu dutenez, 500 pertsona baino gehiago daude etxerik gabe eta erroldatzeko arazoekin.

Paula Garcia, Herri Sanferminak: 'Alde zaharretik eta jaietatik desagerrarazi nahi gaituzte'

Aurten ez da txosna gunerik egongo 2022ko Iruñeko sanferminetan. Herri Sanferminak plataformak bertan behera utzi du jaietarako prest zuen egitarau osoa, Udalak txosnak Errotazarrera bidali nahi zituelako eta ez dituelako onartu plataformak proposatutako gunea eta ordutegi murrizketa. Gertakaeren irakurketa egin du Paula Garcia Herri San Ferminak plataforkako kideak.

Abian da klasikoen 15. Irakurketa Jarraitua

Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero Arriaga Antzokian antolatzen duen Klasikoen XV. Irakurketa Jarraitua Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene eleberriari eskaini zaio, bere argitalpenaren 10. urteurrenean. Goizeko 08:00etan hasi da. Ramon Saizarbitoriak berak irakurri ditu lehenengo lerroak eta, ondoren, 200 parte-hartzaile inguru arituko dira txandaka, 14:00ak arte.

Energia autokontsumoak % 76 egin du gora azken hilabeteotan Nafarroan

Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea zabaltzeko kanpaina bat abiarazi du "Beste modu bat badago" lelopean. Mikel Irujo eta Itziar Gomez kontseilariek foru legea zabaltzeko kanpainaren aurkezpenean nabarmendu dute energia autokontsumoak %76 egin duela gora azken hilabeteotan Foru Erkidegoan.

Sarek 5. bizikleta martxa eta udako hiriburuetako mobilizazioak aurkeztu ditu

Izan Bidea Dinamikaren baitan uda partean antolatu dituzten jarduerak aurkeztu ditu Sarek, Gasteizen. Batetik, bosgarren bizikleta martxa izango da uztailaren 22, 23 eta 24an. Ondoren, eta urriaren 8ko Donostiko elkarretaratzeari begira, mobilizazioak deitu dituzte Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostian.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image