Gizartea

All Stories

Zubietak 86 geldialdi izan zituen bere lehen urtean, Zabalgarbik 3 2021ean

Zubietako erraustegiak 86 geldialdi eta abiarazte jasan zituen bere bi errausketa-lineetan martxan egon zen lehen urtean. Europako araudiak ezartzen duenez, mota horretako instalazioek etengabe funtzionatu behar dute, eta, gehienez ere, urtean geldialdi bat edo bi egin behar dira mantentze-lanetarako. Aipatzekoa da, 2021 osoan Bizkaiko Zabalgarbikoak hiru geldialdi baino ez zituela erregistratu.

43 urte igaro dira Gladys del Estal ekintzaile ekologista hil zutenetik

Gaurkoan Gladys Del Estal dakarkigu gogora. 1979ko ekainaren 3an, Tuteran guardia zibil batek hil zuen ekintzaile ekologista energia nuklearraren aurkako ekitaldi batean. Gaur 43 urte bete dira. Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak oroimen ekitaldia antolatu dute Donostian. Bestalde, urtero bezala, Tuteran omenaldi bat egingo da eta, bestetik, Gladysi buruzko liburu bat aurkeztuko da Donostiako Informatika Fakultatean.

AZTIk tresna berria sortu du klima larrialdiaren kostako eragina kontrolatu eta aurreikusteko

Berotze globalarekin batera datozen ondorioek, hala nola itsasoaren batez besteko maila handitzeak eta fenomeno meteorologiko kaltegarriek, ondorio garrantzitsuak izan ditzakete kostaldeko zerrendan kokatutako populazioentzat. Horregatik, eremu horietako arrisku klimatikoaren kudeaketa erronka handia bihurtu da administrazio publikoentzat. Egoera horri erantzuteko, AZTI zentro teknologikoak gidatu du azken bi urteetan Marlit mugaz gaindiko proiektua.

Milaka tona altzairu errauts jaurti dituzte Zumarragan, 2016tik itxita zegoen zabortegi batean

Gutxienez urtebetez bota dituzte altzairu errautsak itxita zegoen zabortegian, 2021eko martxotik aurtengo martxora arte. Dagoeneko errautsak botatzeari utzi diote, baina makinak lur mugimenduak egiten ari dira bertan. Arcelor Mittalek Zumarragako instalazio hori Hormor enpresari saldu zion. Zumarragako Udalak adierazi du Hormorrek ez duela obra baimenik zabortegian isurketak egiteko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image