
Gizartea
All Stories
Seaskako arduradunek baieztatu dutenez, auzitegiak argudio teknikoa eman du helegitea baztertzeko.
Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak Naizen adierazitakoaren arabera, federazioak azterketak euskaraz egitea ahalbidetzen duen 2019ko hitzarmena betearaztea galdetu zuen presazko auzi horretan. Gogora ekartzeko, frantziar Estatuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Seaskak izenpetu zuten 2022ra bitarteko hitzarmen hori. Seaskako ordezkariek ondoko asteotan iragarriko dute nola erantzunen dioten egoerari.
Ekainaren 5ean, Bastidan, izango da Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia. Arabako Errioxak hartuko du, hiru urte beranduago, ikastetxe publikoen eguneroko lana balioan jartzen duen festa eta aldarrikapena. Jaiaren aurkezpena egin dute Gasteizko Arte Ederren museoan.
Pozik agertu da Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea, eta gogoratu du jaiaren helburua eskola publikoa aldarrikatzea dela, jai giro batean.
2022ko Ibilaldiaren abestiari letra Onintza Enbeitiak jarri dio, eta kantua musikaz blaitu dute Afrika Bibang, La Basu eta Yogurinha Borova abeslariek. Hamaika Telebista Afrika Bibangekin izan da.
Abusu Ikastolak antolatu du 44. Ibilaldia. Pandemia osteko lehenengo Bizkaiko Ikastolen jai handia izan da. Ardura handiz hartu dutela erronka nabarmendu du Barandiaranek. Horrez gain, Erro, Harri, Har leloaren nondik norakoak azaldu ditu, eta Ikastolako eraikinaren historioaren berri eman du, besteak beste.
Bretoieraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute ehunka pertsonak Ar Redadegen. Bretoieraz mintzatzearen normalizazioa izan dute ardatz zortzi egunez.
Bretoieraren aldeko lasterketa, maiatzaren 20an abiatu zen Gwitregetik eta Gweneden bukatu da maiatzaren 28an. Bretoieraren aldeko eragileak eta proiektuak diruz laguntzeko balio du.
Zortzigarren aldia izan du du, eta sekula baino kilometro gehiago 2022, 'Breizh a-bep reizh!' lelopean.
Euskal Herriko ordezkaritza zabal batek ere parte hartu du, tartean, AEK, EHZ festibala eta Oiartzun-Karaez taldeko kideek. Euskal Herrira begira, tipi, ttapa, ttipi, ttapa: Redadeg! Oihuak ere entzun dira, Korrikan antzera, baita ikurrinak eta AEK-ko banderak.
2008an sortu zen bretoieraren aldeko lasterketa, Euskal Herriko Korrikan inspiratuta.
- Presoekiko elkartasun pausuak, Kanpezun
- 431 elektrizitate dorre eraikitzeko proiektuak salatu dituzte Nafarroan eta Gipuzkoan
- Errotik sendo eta harria bezain gogor, milaka lagunek harrera izugarria egin diote Ibilaldiari
- Euskarak biziberritu eta hauspotu du euskararen errota... Erro, Harri, Har!
- Irakasle kopurua handitu eta ratioak jaistea adostu dute Hezkuntza Sailak eta sindikatuek
- Hizkuntza gutxituen alde jarduten dutenek Ikus-Entzunezkoen Legearen gabeziak salatu dituzte