Image

Gizartea

All Stories

Martxan da Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala

Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen ariketa soziala da. Abenduaren 2ra arte iraungo du eta izena eman duten pertsonek txapa janztera gonbidatzen ditu antolakuntzak.

“Hitzez ekiteko garaia” da Euskaraldiaren aurtengo leloa. Halaber, datozen asteotako esperientziak ere partekatu ahal izango dira sareetan, #HitzezEkiteko traola erabilita.

Hasiera on bat emateko, ostegun arratsaldean egitarau oparoa antolatu zuten bost hiriburutan, baita herri eta eskualde askotan ere. Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean ahobizi eta belarriprest mordoa elkartu ziren. Aurkezpenez gain, kontzertuak eta emanaldiak ere egin ziren. Hiriburuetan txapa janzte bateratua egin zuten parte hartzaileek ere.

Ana Mezo, Pentsiodunen mugimendua: ‘Emakume pentsiodunek %37 gutxiago jasotzen dugu’

Euskal Herriko Mugimenduko Emakumeen II. Asanblada egingo dute bihar Gasteizen, ‘Prekarietaterik ez soldatetan ezta pentsioetan’ lelopean, emakumeen errealitate ekonomikoa azaleratzeko. Batzarra amaitu ondoren, elkarretaratzea egingo dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Bertan asanbladan adostutako manifestuaren berri emango dute.

Artxanda eta Epeleko zabortegiak berriro irekitzea aurreikusi du Jaurlaritzak

Iragan urtean onartu zen Hondakinen Kudeaketarako Plana eta bertan aurreikusitako balorizazio azpiegiturak eraiki bitartean, 2030era arte sortuko diren beharrak asetzeko Eusko Jaurlaritzak zenbait zabortegi irekiko ditu berriro edota handitu. Balorizazio azpiegiturak eraikitzen doazen bitartean, zabortegiak ixten joango direla iragarri du Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. 2030etik aurrera, Gardelegi, Igorre, Zalla eta Aizmendi baino ez dira zabalik geratuko.

Erreakzio katea eragin du Jaurlaritzak aurkeztutako Hondakinen Kudeaketarako Planak

Eusko Jaurlaritzak Hondakinen Kudeaketarako Plana aurkeztu berritan, ezinegona sortu du. Gasteizko Udalak ezezko borobila eman dio Jaurlaritzak Gardelegin amiantoa bezalako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko egin duen proposamenari. Bizkaian Artxandako zabortegia irekitzearen kexu da Ekologistak Martxan taldea. Kolektiboak salatu du lindanoa atzeman zuten lekuan zabortegia ostera irekitzeko planak eskatzen duela, gutxienez, eztabaida ireki eta gardenagoa. Gipuzkoan, berriz, Ingurumen Departamentuak salatu du hondakinen plangintza horretan galdu den denbora.

Gero eta preso gehiago ari dira eskatzen sexu abusuengatik ezarri zitzaien zigorra jaisteko

Magistraturaren Elkarte Profesionalak Monteroren dimisioa eskatu du sexu-erasoengatik zigortutako batzuek jasotzen dituzten beheranzko zigorren berrikuspenen ondorioz epaileen aurka egindako deskalifikazioengatik.

Gurean ere badira kasuak, Nafarroan eta Gipuzkoan eskaera egin duten presoak badira. La Manada auziko abokatua helegitea prestatzen ari da bost zigortuetako bati zigorra jaistea eskatzeko.

Euskaraldiaren atarian, abiatze ekitaldiak antolatu dira Euskal Herriko hiriburuetan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala. 'Hitzez ekiteko garaia' da hirugarren edizioa honetako leloa.

Herrietan batzordeak lanean ari dira animazioak eta bereziki euskararen erabilera handitzeko eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimenak antolatzen. Jai eran antolatuko dituzte abiatze ekitaldiak, hitzaldi eta kontzertuekin. Hala, txapa janzte bateratua eta argazki erraldoia egingo dute herri bakoitzean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image