Gizartea

All Stories

Krisi ekologikoaz hausnartzeko Ekotopaketak antolatu dituzte Portugaleten

Zenbait eragilek Ekotopaketak antolatu dituzte Portugaleten irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an. 'Azken krisia, gure garaia!' lelopean, krisi ekologikoa erdigunean jarri eta Euskal Herrian aldaketa bultzatzeko moduez hausnartuko dute. Egitarau zehatza aurrerago jakinaraziko duten arren, aurreratu dute, hitzaldi, mahai inguru eta eztabaidekin batera musika emanaldiak eta bestelako ekitaldiak ere egingo dituztela.

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea defendatzen dutenen aurka oldartu da Frantziako Polizia

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea defendatzen dutenen aurka oldartu da Frantziako Polizia. Ekhi Erremundegi Berriako kazetaria bertan da, eta azaldu duenez, ehun bat pertsona elkartu dira Baionan, Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatzeko helburuarekin. Seaskako kideak iritsi direnerako egoitza itxita egon da eta Frantziako Polizia bertan zen.

Azkenik, Azterketak Euskaraz kolektiboko kideek lortu dute Baionako ikuskaritzaren egoitza barnera sartzea, eta bertatik jarraitu dute okupazioa. Bertan pasatu dute gaua, eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitz egitea lortu arte ez dira mugituko.

Txantreako kale berriak frankismo garaiko emakume errepresaliatuen izenekin izendatzea eskatu dute

Txantreako kale berriak frankismo garaian errepresaliatuak izan ziren emakumeen izenekin izendatzea eskatu dute. Txantreako hegoaldea hazten ari da eta auzoan oraindik izenik ez duten kale berriak sortu dira. Iruñean emakume izena dutenak oso gutxi direla jakinda, oposizioko talde politikoek proposamen bat egin zuten. Nahiz eta udalean proposamena onartu, azken erabakia alkatetzaren esku dago.

Txantrean plataforma bat sortu da erabakia babestu eta emakume horien istorioa ezagutzera emateko.Plataforma Txantreako memoria historikoa lantzen duten taldeek, talde feministek, Txantreako gazte-taldeek eta TX Auzo ekimenak osatzen dute.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image