
AHTaren obrek erromatar galtzada zati bat eta herrixka neolitiko bat lurperatuko dituzte
Qark arqueologia taldeak bi aurkikuntza egin ditu Tresponde eta Jundiz artean, Araban, AHTaren obretako indusketa lanetan: erromatar biderik handienetako zati bat; eta, bestalde, kristo aurretik 3 mila urteko herrixka bat. Asteburu honetan ate irekien jardunaldiak egingo dituzte herritarrentzat, baina ondoren obrek lurperatuko dituzte aurkikuntzak.