Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da, 95 urte zituela

Alfonso Sastre antzerkigile eta saiakera idazlea hil da 95 urterekin, Hondarribian. Sastre Madrilen jaio zen 1926ko otsailaren 20an, baina urteak zeramatzan Euskal Herrian bizitzen. Gazte gaztetatik literaturan jardun du, eta antzerki obrak, saiakerak, poesia eta nobelak idatzi ditu.

Arlo guztietan antzematen da arlo sozialarekiko zuen konpromisoa, eta frankismo garaian, frankismoaren aurkako ahots bihurtu zen. Euskal Herrira etorri zenean garatu zuen bere konpromiso politikoa, eta injustizien aurkako borrokalari sutsua izan da Eva Forest bere emaztearekin batera.

Hondarribiako Abotsanitz alderdi politikoak Twitterren agurtu du pentsalari handia: ”Hain da distiratsua pertsona batzuek islatzen duten argitasuna ezen, betirako joaten direnean ere, ez baita haien lorratza erabat desagertuko”.