
Ana Elena Altuna, OEE: ‘Mugak batzuentzat daude itxita bakarrik’
Migratzaileen eskubideak Europako Parlamentuaren atarira eramango dituzte larunbatean; Europako 160 talde baino gehiago elkartuko dira Bruselan. Rights, no Deaths! —Eskubideak, ez heriotzak!— mugimenduak antolatuta. Ana Elena Altuna OEEko kidea Bruselatik azaldu dizkigu euren aldarrikapenak eta ekintzak. Migrazio politiken aldaketa sakona eta eskubideak errespetatu daitezela aldarrikatuko dute.