Arnaldo Otegi: “Egungo kontsumo eta produkzio ereduekin bizitza ez da sostengarria izango”

Egungo gizarteak duen erronka handienetakoa da klima larrialdiari aurre egitea. Zientzia eta mediku aldizkariek nazioarteko agintariei dei egin diete krisi klimatikoari aurre egiteko neurriak har ditzaten.

Gurera etorriz, EH Bilduren kasuan, klima aldaketa lehen lerroan nahi du. Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaile nagusiak gogora ekarri du aurten datu oso “kezkagarriak” agertu direla.Hori hala, nabarmendu du belaunaldi berriei “planeta bizigarri” bat utzi ahal izateko orain hartu behar direla neurriak.

Bien bitartean, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren Presidentea Hamaikako magazinean izan genuen pasa den astean eta klima larrialdiaz aritu zen. Garapen ekonomikoa ingurumen zaintzarekin bat ez badaramagu arazo bat izango dugula esan zuen.