Bretoieraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute ehunka pertsonak Ar Redadegen

Bretoieraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute ehunka pertsonak Ar Redadegen. Bretoieraz mintzatzearen normalizazioa izan dute ardatz zortzi egunez.

Bretoieraren aldeko lasterketa, maiatzaren 20an abiatu zen Gwitregetik eta Gweneden bukatu da maiatzaren 28an. Bretoieraren aldeko eragileak eta proiektuak diruz laguntzeko balio du.

Zortzigarren aldia izan du du, eta sekula baino kilometro gehiago 2022, 'Breizh a-bep reizh!' lelopean.

Euskal Herriko ordezkaritza zabal batek ere parte hartu du, tartean, AEK, EHZ festibala eta Oiartzun-Karaez taldeko kideek. Euskal Herrira begira, tipi, ttapa, ttipi, ttapa: Redadeg! Oihuak ere entzun dira, Korrikan antzera, baita ikurrinak eta AEK-ko banderak.
2008an sortu zen bretoieraren aldeko lasterketa, Euskal Herriko Korrikan inspiratuta.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image