Donostiako kaleak euskararen aldeko aldarriz bete dira

'Euskara Aurrera' lelopean Donostiako kaleak bete dituzte maiatzaren 21ean milaka euskaltzalek hizkuntza politika berriak eta egiturazko neurriak eskatuz. Ilusioa eta inflexioa. Euskaraz bizitzeko nahia eta etorkizuna euskaraz irudikatzeko eskubidea aldarrikatu dute. “Gazteek agertu duten determinazioak katea ez dela eten erakusten duelako. Ez dakit gaurko hau historikoa den baina euskararen historian argazki hau gorde beharko dugu” azpimarratu du Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image