Donostiako Zero Pobrezia platafomak bizikleta martxa antolatu du igandean

Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Donostiako Zero Pobrezia plataformak bizikleta-martxa bat antolatu du.

Plataformak gogorarazi du COVID-19aren pandemia ez dela berdin tratatzen herrialde guztietan. "Pandemia pobrezia eta desberdintasunak sortzen dituen beste faktore bat da", diote plataformatik.