Donostian eraiki nahi den surf parkearen eragin negatiboaz ohartarazi dute zenbait adituk

Donostiako Udalak Antondegi mendian eraiki nahi duen surf parkearen aurka agertu dira Zoologia, Biologia, Ekologia, Ekonomia eta beste zenbait alorretako katedradun, doktore eta lizentziatu unibertsitario. 20 bat zientzialarik txosten bat sinatu dute Donostiako Antondegi muinoaren ingurumen-balioa azpimarratzeko, eta Wavegarden enpresaren olatu artifizialen proiektuak ekosistema horretan izango lukeen eragin negatiboaz ohartarazi dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image