Errotik sendo eta harria bezain gogor, milaka lagunek harrera izugarria egin diote Ibilaldiari
Itzuli da Ibilaldia, Bilbon ospatu dute Bizkaiko ikastolen aldeko 44. jaia, Abusu ikastolak antolatuta. Milaka pertsona hurbildu dira Abusu auzora euskarari eta Abusuko ikastolari babesa adierazteko.
Aparteko giroan, 4 gunetan banatu da Ibilaldia 4,2 kilometroko ibilbidea osatuz. Antolatzaile eta erakundeek balorazioa positiboa egin dute euskararen aldeko jaiaz.
Datorren urtean Ondarroan egingo dute jaia, Zubi Zahar ikastolak antolatuta.